|
Eskolaz Kanpoko Ikastaroak |
|
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Martes, 01 de Junio de 2010 08:07 |
|
Datorren ikasturteari begira, eskolaz kanpoko ikastaroak antolatzeko asmoz, gurasoek beren seme/alabentzako dauden ikastaro desberdinengan duten interesa ezagutu behar dugu. Ingeles ikastaroaz gain (oharra bidali dugu) antzerki tailerrean parte hartzeko asmoa duten haurren izena behar dugu. Tailer honetan 4 urtetik gorako haurrek parte har dezakete eta astelehen arratsaldeetan ematen dira 5etatik 6etara bitartean. Hauez gain igeriketa ikastaroa ere badugu. Ikastaro hau astearte eta ostegunetan ematen da arratsaldeko 5.30etatik 6.15etara eta Lazkaoko polikiroldegiak 3 urtetik gorako haurrak hartzen ditu. Eragozpenik ezean aurtengo ordutegi berdinekin jarraitzea eskatuko diegu irakasleei. Honela, astelehenetan antzerki tailerra egongo da, astearteetan igeriketa, asteazkenetan ingelesa eta ostegunetan berriro igeriketa. Ostiraletan, aurtengo moduan, ikasturte osoa behar ez duten ikastaro motzak antolatuko genituzke. Hauek dira orain arte martxan jarri diren ikastaroak baina beste ikastaroren bat gogoko baduzue esan iezaguzue eta martxan jartzen saiatuko gara. Izen emateko 648 88 85 13 telefonora deitu edo email bat bidali
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
helbidera ekainaren 4a baino lehen. |
|
Actualizado ( Martes, 01 de Junio de 2010 08:12 )
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Sábado, 29 de Mayo de 2010 22:38 |
|
Eskolaz kanpoko jardueren barnean ingeles ikastaroa ematen zuen irakasleak, Maider Berasategik, maiatzaren erdialdean agur esan zigun arrazoi pertsonalengatik. Ikusirik ingeles ikastaroekin jarraitzeko interesa dagoela, On the Move akademiarekin (Lazkaoko San Benito ikastolan eskolaz kanpoko ikastaroak ematen dituena) harremanetan jarri gara Olaberrian klaseak eman ditzan. Eskolaz kanpoko beste ekintzekin koordinatu ahal izateko, printzipioz ingeles ikastaroa asteazkenetan emango litzateke arratsaldeko 5etatik 6etara. Akademiako zuzendaria de Silvanak adierazi digunez 3 urtetik gorako haurrek parte har dezakete ikastaroetan, eta gure haurren adinak kontutan izanik talde bat baino gehiago eratu daitezke. Ikastaroak antolatu ahal izateko parte hartzeko interesa duten haurren izena eta adina ezagutu behar ditugu. Izen ematea ekainaren 4a baino lehen egin behar da 943 88 11 11 edo 648 88 85 13 telefonora deituz edo email bat bidaliz
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
helbidera. |
|
Actualizado ( Sábado, 29 de Mayo de 2010 22:40 )
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Viernes, 06 de Noviembre de 2009 15:35 |
Datorren azaroaren 12an jarriko da martxan, Beatriz Eceiza pedagogoaren eskutik, Adimen Emozionalari buruzko hitzaldi zikloa. Psikolagunek proposaturiko datak honako ostegun hauek dira: azaroak 12 eta 26, abenduak 17, urtarrilak 21, otsailak 25, martxoak 25, apirilak 22 eta maiatzak 20. Hitzaldien ordutegia iluntzeko 7,15etatik 9etara izango da. Lehenengo hitzaldia atxikimendu afektiboari buruzkoa izango da, haurrarekiko lotura afektiboa nola lortu. Aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira: | |
|
|
Actualizado ( Viernes, 06 de Noviembre de 2009 15:41 )
|
|
3 urteko haurrentzako igeriketa |
|
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Jueves, 17 de Septiembre de 2009 14:28 |
Nahiz eta informazio hau oraindik ez den segurua, jakinarazi digutenez Lazkaoko polikiroldegiak aurten 3 urteko haurrentzako igeriketa ikastaroa emango du. Kuttunek, beste urteetan bezala aurten ere, 4 urtetik gorako haurrentzako igeriketa ikastaroa antolatu du, baina ikusirik agian posible izango dela zure seme/alaba matrikulatzea, izen emateko epea berriro irekitzea erabaki dugu. Interesaturik bazaudete 943 88 11 11/ 648 858 813 telefonora deitu edo mezu bat bidali
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
helbidera. | 
|
|
|
Actualizado ( Jueves, 17 de Septiembre de 2009 14:33 )
|
|
Eskolaz-kanpoko ikastaroak |
|
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Martes, 01 de Septiembre de 2009 22:52 |
|
Eskolaz-kanpoko jarduerei dagokionez, ingeles eta antzerkiko irakasleekin hitz egin dugu datorren ikasturtean berriro ikastaro hauekin jarraitzeko asmoarekin. Datorren ikasturterako aurreikuspen bat egiteko eta antolaketa prestatzeko beharrezkoa da jakitea zenbat haur egongo diren prest izen emateko. Bai ingeleseko ikastaroa eta bai antzerkikoa astean behin ematen dira. Ikastaroaren kostua zein izango den jakiteko gutxi gora behera jakin ezazue 08-09 ikasturte honetan ingeleseko ikastaroaren kuota 10€/haur bakoitza eta antzerkikoa 24€/haur bakoitzeko izan direla. Izen emateko 943 88 11 11 telefonora deitu, epea irailaren 18an bukatzen da. Ikastaro hauez aparte beste batzuek eman nahi badituzue, esan eta antolatzen saiatuko gara. |
|
Actualizado ( Martes, 01 de Septiembre de 2009 22:53 )
|
|
|
|
|
|
|
Página 1 de 3 |