Hasiera » Eskolako berriak
 
Idazketaren Esperientzia (eta Esperientzien Idazketa) PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Koro Olaizola-k idatzia   
Astelehena, 2010(e)ko OCTOBER(r)en 25-(e)an 22:48etan

Idazketaren Esperientzia (eta Esperientzien Idazketa) izenburua duen Eskola Txikietako hainbat irakasleren artean euskeraz idatzitako liburuxkaren berri eman digute Eskolatik. Hainbat eskola txikietan idazketa lantzeko garatutako proiektuak azaltzen dira: Antzerkiarekin gozatuz, Artearekin ausartu, Gure herria: Zubieta, Jolas bilduma, Komikia lantzen eta Urte giroak geure begietan izenekoak, hain zuzen ere.

Adierazi digutenaren arabera, liburuxkaren salneurria erabaki gabe dago oraindik baina zerbait sinbolikoa izango omen da. Ale bat eskuratu nahi duenak mesedez datorren ostiralerako, urriak 29, 615 70 34 28 telefonora deitzea (Bakarneri) edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idaztea eskatzen da.

Ale bat herriko liburutegian utzi da eta, beraz, baduzue maileguan hartzeko aukera ere.

LAST_UPDATED2