Hasiera » Eskolaz kanpoko ikastaroak
 
Biodantza ikastaroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Aurten eskolaz kanpoko ikastaro berri bat antolatu behar dugu eta bertan dantza eta musika izango dira protagonistak. “Biodantza” ikastaroa 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da eta antzerki tailerreko irakasle den Maider Gurrutxagak emango du hasiera batean ikasturteko lehen hiruhilabetean. Parte hartzaileak gustura baleude ikastaroa luzatu ahal izango da.

Ikastaroaren helburua “gorputza askatu” eta askatasun osoz dantza egitea izango da musika estilo ezberdinez, pop, klasikoa, reggae, lagunduta. Saio bakoitzean sormena, bizkortasuna eta afektibitatea landuko dira. Haurrek ez dituzte pauso konkretu batzuk ikasiko baizik eta beraiek sentitzen duten moduan mugituko dira, gidaturiko saioak izango dira eta ez zuzendurikoak.

Klaseak ostiraletan emango dira arratsaldeko 4:30etatik 5:30etara eta hileko kuota 26,40 eurokoa izango da bazkideentzat eta 33,00 eurokoa bazkide ez direnentzako.

Beren seme/alabak izen emateko interesa dutenek 648 85 88 13 telefonora deitu beharko dute edo e-maila bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  irailaren 21a baino lehen.

 
Eskolaz kanpoko ikastaroak PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Eskolaz kanpoko ekintzak koordinatu ahal izateko, printzipioz ingeles ikastaroa astearte eta ostegunetan emango litzateke. Akademiako zuzendaria de Silvanak adierazi digunez 3 urtetik gorako haurrek parte har dezakete ikastaroetan, eta gure haurren adinak kontutan izanik talde bat baino gehiago eratu daitezke.

Antzerkiko tailerrari dagokionez, aurten bezala, ostiraletan izatea eskatuko dugu. Eta igeriketa ikastaroa astelehen eta asteazkenetan ematea eskatuko genuke.

Seguruenik talde bat baino gehiago sortuko direnez ikastaro bakoitzean, ikastaroen ordutegiak bata bestearengatik banantzen saiatuko gara haurrak batean baina gehiagotan matrikulatzeko aukera izan dezaten .

Ikastaroak antolatu ahal izateko parte hartzeko interesa duten haurren izena eta adina ezagutu behar ditugu. Izen ematea ekainaren 1a baino lehen egin behar 648 88 85 13 telefonora deituz edo email bat bidaliz Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

 
Haurtxoentzako musika PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Koro Olaizola-k idatzia   
Larunbata, 2011(e)ko FEBRUARY(r)en 05-(e)an 19:03etan

0-2 urteko haurtxoentzako musika ikastaro bat antolatzen ari da Kuttun Elkartea. Ikastaro hau Beatriz Garcia irakasle espezializatuak emango du. Beatrizek lan agenda erabat beterik duenez ezin du arratsaldez klaserik eman, orduan haurreskola eta Partzuergoari eskaera egin ondoren, zerbitzu hau goizez emango da.

Beatrizek ordubeteko musika emanaldia emango du eta bertan grabaturiko musikaz gain haur eta laguntzaileek jotzeko hainbat musika tresna erabiliko dira.

Haurtxo bakoitzak heldu baten laguntza beharko du, ahal bada familiartekoren bat, beraz ikastaroan parte hartzeko prest dagoen ahaiderik baduzue mesedez erantzuna eskatzen dizuegu. Hala ere ezinezkoa bada, Guraso Elkartea jendea bilatzeko prest dago. Laguntzaileen ahalbidearen arabera eguna zehaztu ahal izango dugu, ordua berriz goizeko 9.15ak izango da. Haurreskolako hezitzaileok ere parte hartuko dugu, bakoitzak haur baten laguntzaile bezala egongo garelarik.

Ikastaroaren prezioa 6euro/orduko izango da eta faktura hilabetearen amaieran pasatuko da eman diren klaseak kontutan harturik. Izen emateko epea otsailaren 11an bukatzen da. Izena emateko haurreskolako Amaiarekin hitz egin.

LAST_UPDATED2
 
Pilota tailerra PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Koro Olaizola-k idatzia   
Asteazkena, 2011(e)ko JANUARY(r)en 05-(e)an 18:03etan
Esku Pilota

 Urtarrilak 14 de enero

Urtarrilak 21 de enero

Urtarrilak 28 de enero

Zesta Punta

Otsailak 4 de febrero

Otsailak 11 de febrero

Otsailak 18 de febrero

Pala

Otsailak 25 de febrero

Martxoak 4 de marzo

Martxoak 11 de marzo

Frontenisa

Martxoak 18 de marzo

Martxoak 25 de marzo 

 

LAST_UPDATED2