Hasiera » Zer da Kuttun?
 
Zer da Kuttun? PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Badira urte batzuk ikasleen gurasoak elkarlanean dihardugula gure ESKOLA ETA HAURRESKOLA BULTZATU eta gure haurrek Olaberriarekin duten harremana indartzeko asmoarekin.

Helburu nagusiena gure haurren BEHAR GUZTIAK BETETZEA da eta baita ere eskolaz kanpoko jarduerak bultzatzea Olaberriaren ezagupen handiagoa izan dezaten, bertako jendea, tokiak eta historia ezagutuz.

Eskola eta haurreskola bizirik mantentzeko beharrezkoak diren ZEBITZUAK OSATZEN joan gara. Gaur egun eskolak goizeko zaintza, garraioa eta jangela zerbitzuak eskaintzan ditu eta gainera oporretan goizeko zaintza ere eskaintzen du.

Eskolako eta haurreskolako ikasleentzako antolatzen diren ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK honako hauek dira: ingeles ikastaroa, antzerki tailerra eta igeriketa ikastaroa. Txikienentzat berriz, haurtxoei zuzenduriko musika ikastaroa eskaintzen da eta masaje ikastaroa ere berriro antolatzea aurreikusten da.

Gainera, GURASOEI ZUZENDURIKO HITZALDIAK eskaintzen ditugu…eta seme/alabekin euskaraz mintzatzen laguntzen duten jolas tailerrak. Guzti honez gain ohikoak ditugun hileroko irteerak, gure HERRIA EZAGUTZEKO edo herritik kanpo egiten ditugun txangoak, beti ere helburu hezitzaileari jarraituz.

Gure haurrekin zerikusia duten gai guztiak hileroko bileran aztertzen dira, hilabete bakoitzeko lehen asteartean arratsaldeko 8etan zaintzako lokalean. Guraso guztiak parte hartzen dute erabakietan eta baita ere erantzunkizunean. Bileratan ideiak ematen dira, arazoak aztertu, jarduerak antolatu, informazioa eman eta batez ere elkarlana egiten da. Horregatik bidez batez bilera hauetan parte hartzera gonbidatzen zaizue.