|
2009-2010 ikasturterako jangela |
|
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Martes, 01 de Septiembre de 2009 22:57 |
|
Irailaren 8an, asteartea, martxan jarriko da 2009-2010 ikasturte berria. Aurreko urteetan bezala jangela zerbitzua antolatuko da. Beharrak zein diren jakiteko, interesatuek izena eman beharko dute 943 88 11 11 edo 648 85 88 13 telefonora deituz edo bestela mezu bat bidaliaz
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
helbide elektronikora. |
|
Actualizado ( Martes, 01 de Septiembre de 2009 22:58 )
|
|
|
Eskolaz-kanpoko ikastaroak |
|
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Martes, 01 de Septiembre de 2009 22:52 |
|
Eskolaz-kanpoko jarduerei dagokionez, ingeles eta antzerkiko irakasleekin hitz egin dugu datorren ikasturtean berriro ikastaro hauekin jarraitzeko asmoarekin. Datorren ikasturterako aurreikuspen bat egiteko eta antolaketa prestatzeko beharrezkoa da jakitea zenbat haur egongo diren prest izen emateko. Bai ingeleseko ikastaroa eta bai antzerkikoa astean behin ematen dira. Ikastaroaren kostua zein izango den jakiteko gutxi gora behera jakin ezazue 08-09 ikasturte honetan ingeleseko ikastaroaren kuota 10€/haur bakoitza eta antzerkikoa 24€/haur bakoitzeko izan direla. Izen emateko 943 88 11 11 telefonora deitu, epea irailaren 18an bukatzen da. Ikastaro hauez aparte beste batzuek eman nahi badituzue, esan eta antolatzen saiatuko gara. |
|
Actualizado ( Martes, 01 de Septiembre de 2009 22:53 )
|
|
"Goierritarra"n azaldutako erreportajea |
|
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Viernes, 08 de Mayo de 2009 19:15 |
|




|
|
Actualizado ( Domingo, 10 de Mayo de 2009 18:50 )
|
|
OLABERRIA BIZIRIK, EUSKARA BIZIRIK |
|
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Martes, 21 de Abril de 2009 15:05 |
|
Olaberriko Euskara Batzordeak adierazten duen bezala Euskara herriko ekintzetan dagoen heinean biziko da Olaberrian eta Kuttun-Zeba Guraso Elkarteak euskarari eta Olaberriko Euskara planarekiko atxikipena adierazten du eta bultzada emateko prest dago. Kuttun, hainbat elkarte eta herritar bezala, planaren diseinuan parte hartu du. Planaren oinarrian hau dago: Olaberritar guztion esku dago Euskara erabili eta sustatzea, beraz, Euskara herriko ekintza eta zoko guztietan txertatzea gure eginkizuna da! |
|
Actualizado ( Lunes, 20 de Abril de 2009 13:58 )
|
|
Olaberriko Kuttun Guraso Elkartearen Google Egutegia |
|
|
|
|
Escrito por Koro Olaizola
|
|
Martes, 11 de Noviembre de 2008 19:01 |
|
Olaberriko Kuttun Guraso Elkartearen Google Egutegia sortu da.  Google Egutegia, hitz gutxitan azaltzeko, Googlek edozein pertsona edo erakunderen esku jartzen duen erreminta bat da, internet bidez pertsona ezberdinekin jarduera egutegiak konpartitzeko helburuarekin. Kuttunek Google egutegi hau erabiliko du elkarteak antolatzen dituen ekitaldi eta ekintza desberdinak argitaratzeko (bilerak, txangoak, jarduerak, etab.) Ekitaldi edo ekintzaren bat gertatu behar denean Google Egutegiak mezu bat bidaltzen die egutegira izen emandako erabiltzaile guztiei. Ohar hauek e-mail bidez edo mugikorrera SMS bidez bidaltzen dira (kosturik gabe). Era honetan Kuttunek zerbait antolatzen duenean honen berri izango duzu zure mugikorrean. Duela hilabete batzuk bazkide guztiei baimena eskatu zitzaien email kontuak irekitzeko Googlen: bere helburua Google Egutegia ezartzea zen. Email kontuak irekiko ditugu eta Kuttunen Google Egutegira ezarriko ditugu. Ondorengo egunetan, SMS bidez oharra bidaltzeko zerbitzua aktibatuko dugu, eta horregatik zuen mugikorrean mezu bat jasoko duzue aktibazio kodearekin. Zuen izena eta kodea bidali beharko diguzue
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
helbidera edo Korori deitu 676489447 telefonora SMS bidezko oharren suskripzio prozesua amaitzeko. Gmail kontua duzuenok eta zerbitzu honetarako erabili nahi duzuenok, korreo bat bidali
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
helbidera egutegiaren gonbidapena bidali diezazuegun. |
|
Actualizado ( Martes, 11 de Noviembre de 2008 19:24 )
|
|
|
|
|
|
|
Página 3 de 4 |