|
2010-2011 ikasturterako zaintza |
|
|
|
|
Koro Olaizola-k idatzia
|
|
Ostirala, 2010(e)ko JULY(r)en 16-(e)an 08:29etan |
|
Irailaren 7an, asteartea, martxan jarriko da 2010-2011 ikasturte berria. Aurreko urteetan bezala Kuttun Elkarteak goizeko zaintza zerbitzua antolatuko du; eskolan sartu aurretik, goizeko 9:15etan, beren haurrak zaintzea behar duten gurasoei zuzenduriko zerbitzu bat da. Hauez gain, irailaren 7tik 17ra ez da klaserik egongo arratsaldez baina jangela zerbitzua emango da. Arratsaldez zaintza zerbitzua behar dutenentzako Aintzane 15.45 arte egongo da. Beharrak zein diren jakiteko, zerbitzuaren ordutegia zehazteko eta arduraduna den Aintzane Berrondori kontratua egin ahal izateko, interesatuek izena eman beharko dute 648 85 88 13 telefonora deituz edo bestela mezu bat bidaliaz
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbide elektronikora. |
|
Azken eguneratzea ( Ostirala, 2010(e)ko JULY(r)en 16-(e)an 08:31etan )
|
|
|
Eskolaz Kanpoko Ikastaroak |
|
|
|
|
Koro Olaizola-k idatzia
|
|
Asteartea, 2010(e)ko JUNE(r)en 01-(e)an 08:07etan |
|
Datorren ikasturteari begira, eskolaz kanpoko ikastaroak antolatzeko asmoz, gurasoek beren seme/alabentzako dauden ikastaro desberdinengan duten interesa ezagutu behar dugu. Ingeles ikastaroaz gain (oharra bidali dugu) antzerki tailerrean parte hartzeko asmoa duten haurren izena behar dugu. Tailer honetan 4 urtetik gorako haurrek parte har dezakete eta astelehen arratsaldeetan ematen dira 5etatik 6etara bitartean. Hauez gain igeriketa ikastaroa ere badugu. Ikastaro hau astearte eta ostegunetan ematen da arratsaldeko 5.30etatik 6.15etara eta Lazkaoko polikiroldegiak 3 urtetik gorako haurrak hartzen ditu. Eragozpenik ezean aurtengo ordutegi berdinekin jarraitzea eskatuko diegu irakasleei. Honela, astelehenetan antzerki tailerra egongo da, astearteetan igeriketa, asteazkenetan ingelesa eta ostegunetan berriro igeriketa. Ostiraletan, aurtengo moduan, ikasturte osoa behar ez duten ikastaro motzak antolatuko genituzke. Hauek dira orain arte martxan jarri diren ikastaroak baina beste ikastaroren bat gogoko baduzue esan iezaguzue eta martxan jartzen saiatuko gara. Izen emateko 648 88 85 13 telefonora deitu edo email bat bidali
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera ekainaren 4a baino lehen. |
|
Azken eguneratzea ( Asteartea, 2010(e)ko JUNE(r)en 01-(e)an 08:12etan )
|
|
Zaintza zerbitzua opor garaian |
|
|
|
|
Koro Olaizola-k idatzia
|
|
Asteartea, 2010(e)ko JUNE(r)en 01-(e)an 07:55etan |
|
Kuttun Guraso Elkarteak egindako azken bileran zaintza zerbitzua eskaintzea erabaki zen ekainaren 28tik uztailaren 30era bitarteko oporraldian. Aurten, aurreko urteetan bezala, zerbitzua hiru tramutan banatuko da beharren arabera. Lehenengo tramua goizeko 10ak arte, hirugarren tramua 13etatik …. bazkaria barne. 10etatik 13etara bitarteko tramua berriz udalekuek beteko dute (ludotekan izena eman behar da). Zerbitzua antolatzeko interesatuen izena eta beharra ezagutu behar ditugu. Izen emateko 626 96 29 34 (Amaia) telefonora deitu behar da. Hauez gain, ekainaren 16tik 23ra ez da klaserik egongo arratsaldez baina jangela zerbitzua ematen jarraituko da. Arratsaldez zaintza zerbitzua behar dutenentzako Aintzane 15.45 arte egongo da. Izen emateko 626 96 29 34 (Amaia) telefonora deitu ekainaren 4a baino lehen. Oharra: Ekainaren 24 eta 25ean ez da zaintza zerbitzurik emango |
|
Azken eguneratzea ( Asteartea, 2010(e)ko JUNE(r)en 01-(e)an 08:04etan )
|
|
Ikasturte honetako txandala |
|
|
|
|
Koro Olaizola-k idatzia
|
|
Astelehena, 2010(e)ko Maiatza(r)en 31-(e)an 14:11etan |
|
Badira lau urte Kuttun Elkarteak eskolako haurrentzako Kuttunen ikurra duten txandal eta kamiseten erosketa martxan jarri zuela, psikomotrizitate klasean erabiltzen dutena. Aurten eskaera berri bat egin behar da eta honetarako jakin beharra daukagu zenbat haurrek beharko duten txandala, kamiseta edo biak. Eskaera egiteko 648 858 813 telefonora deitu edo e-mail bat bidali
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera. Epea ekainaren 4ean bukatzen da. |
|
Azken eguneratzea ( Astelehena, 2010(e)ko Maiatza(r)en 31-(e)an 14:32etan )
|
|
Koro Olaizola-k idatzia
|
|
Larunbata, 2010(e)ko Maiatza(r)en 29-(e)an 22:38etan |
|
Eskolaz kanpoko jardueren barnean ingeles ikastaroa ematen zuen irakasleak, Maider Berasategik, maiatzaren erdialdean agur esan zigun arrazoi pertsonalengatik. Ikusirik ingeles ikastaroekin jarraitzeko interesa dagoela, On the Move akademiarekin (Lazkaoko San Benito ikastolan eskolaz kanpoko ikastaroak ematen dituena) harremanetan jarri gara Olaberrian klaseak eman ditzan. Eskolaz kanpoko beste ekintzekin koordinatu ahal izateko, printzipioz ingeles ikastaroa asteazkenetan emango litzateke arratsaldeko 5etatik 6etara. Akademiako zuzendaria de Silvanak adierazi digunez 3 urtetik gorako haurrek parte har dezakete ikastaroetan, eta gure haurren adinak kontutan izanik talde bat baino gehiago eratu daitezke. Ikastaroak antolatu ahal izateko parte hartzeko interesa duten haurren izena eta adina ezagutu behar ditugu. Izen ematea ekainaren 4a baino lehen egin behar da 943 88 11 11 edo 648 88 85 13 telefonora deituz edo email bat bidaliz
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera. |
|
Azken eguneratzea ( Larunbata, 2010(e)ko Maiatza(r)en 29-(e)an 22:40etan )
|
|
|
|
|
|
|
Orria 1 Zenbatetik 4 |